XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SOLDADU ERNEA

Jose Etxeberri soldadu egon zen Afrikan.

Ez dago hain gaizki.

Komandantearen laguntzaile dago.

Lan asko ez du egiten.

Baina komandantearen neskamea ederki tratatzen du.

Eta azkenean bere lana egiten du komandantearen neskamearekin.

Lan hori ezkutuan egiten da.

Baina gero denen bistara agertzen da.

Komandanteak neskamea bidali egiten du.

Eta soldadua?

Nola edo hala hark bertan jarraitzen du.

Baita dirua poliki atera ere.

Despentsako gauzak eta jatekoak (garbantzuak eta abar) saltzen ditu.

Eta gainera komandanteari laurogei duro prestatu.

Horrela dator mutila etxera.

Gero herrian Benantxiori esaten dio:

- Eskutitz bat egingo al duzu?

- Nori eta noren partez?

- Komandanteari neure partez.

Laurogei duro zor dizkit.

Benantxiok eskutitz hura idazten du eta erantzuna dator:

- Lau hiletan ordaintzeko, hil bakoitzean hogei duro.

Etxeberrik Benantxiori esaten dio:

- Ederki. Paguak zuk jaso eta azken hogei duroak zuretzat.

Benantxiok hiru hilak normal jasotzen dizkio.

Baina Etxeberrik laugarren hilean zer egiten du?

Aurretik joan eta berak kobratu.

Hori da soldadua hori!